Aurten ere Touring KEk kirolanitzeko udalekuak antolatu ditu. 2015-2010 urte bitartean jaiotako haurrek izen-eman ahal izango dute.
Ekainaren 24tik Uztailaren 19 bitarte izango dira udalekuak. 4 astez,astelehenetik ostiralera 9:00-13:30 ordutegiarekin (jarduna hasi eta bukatu Fanderiako futbol zelaian egingo dugu).
Iazko esperinetzia positiboa kontutan izanik, aste bakoitzeko asteazkenetan egun pasa egingo dugu 9:00-17:00ordutegiarekin.

Programaketa
Programaketari dagokionez kirol ezberdinak kirol ezberdinak, ekintzak eta irteerak egingo ditugula aurreratzen dizuegu: paddle surf, Conquis, Aquapark…
Aurten ere iparraldera joateko asmoa duggu. Hortaz, haurraren N.A.N eta europear osasun txartela eguneratua izatea beharrezkoa izango da. Baimena, udaleko ZU zerbitzuan, Ertzaintza ren bulegoan ala udaltzainei eska ahal izango duzue. Datak aurrerago zehaztuko ditugu.

Zaintza Zerbitzua 8:00-9:00
Zerbitzu hau eskaeraren arabera izango da eta 15€/astea/haurreko. Egun soltea 6€.

Izen-ematea

  • Bazkide eta Jokalariak:Martxoak 11tik 17ra
  • Gainontzekoak eta bazkide edo/eta jokalariak: Martxoak 18tik aurrera.
  • Jokalari, bazkide edo anai arreba bat baino gehiago %10eko deskontua.
1 aste 2 aste 3 aste 4 aste
110€ 200€ 290€ 350€
Bazkide/ Jokalari/anaiarreba
99€ 180@ 261€ 315€

Izen-emate orria beheko estekan aurkituko duzue. Bete, eta ordainketaren ziurtagiriarekin eta partaidearen Osakidetzako txartelarekin batera, campusatouringke@gmail.com helbidera bidali. Datuak argi ikus daitezkeen argazkiak bidaltzearekin nahikoa izango da.

ESTEKA

Edozein zalantza izanez gero helbide horretara ere idatzi dezakezue.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This