Touring KE-ko zale guztiei

Egun bizi degun egoera zail honi aurre egiteko, animo mezu hau idazten dizuet. Espero eta desio dut zuek guztiok ondo egotea, indar eta energia askorekin, murgilduta gauden berrogeialdia gainditzeko.

Garrantzitsuena guztion osasuna bada ere, bizitzak aurrera jarraitzen du eta datorren denboraldiari begira, klubeko zuzendaritza eta kirol arduradunak gogor lan egiten jarraitzen dugu, egoera ezberdinak aztertzen.

Tamalez uste dugu aurtengo denboraldia amaitutzat eman beharko dugula. Ilusio askorekin prestatu genuen infantil-alebin mailako emakumezkoen txapelketa bertan behera utzi behar izan dugu. Eta tristura handiz uste dut ere, uda honetan ezin izango dugula Jon Bautista campusa ospatu.

Baina baikorrak izan behar dugu, COVID-19ek indartsuago egingo gaitu eta laster gaituzue berriro ere ilusioz gainezka.

Aukera hau probesten dut bazkide, entrenatzaile, jokalari, familia eta zale guztiei besarkada haundi bat bidaltzeko,eta noski gure babesleetaz ahaztu gabe, ezinbesteko zutabeak kluba hazten eta hobetzen laguntzeko, eta aurkitzen garen momentu zail honetan egoeraren ondorioak jasaten ari direnak. Besarkada handi bat eta

Aupa Touring KE!!!!!

Asier Yerobi

Touring KEko Lehendakaria zuzendaritzaren izenan

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This