
Guraso agurgarriak!
Beste urte batez, Touring KE-k martxan jarriko du 26-27 denboraldiko futbol eskola. Azken urteetan gure futbol eskolak sekulako hazkundea izan du, eta gaur egun 200 haur baina gehiago ditugu gurean. Honetaz oso harro eta eskertuak gaude, baina Fanderiako istalakuntzetan dugun leku fisiko faltaren ondorioz, izen-ematea mugatua izango dela erabaki du klubak.
Hori dela eta, aurre izen-emate bat egingo da online inkesta baten bitartez. Galdetegi honetan, oinarrizko datu batzuk eskatuko zaizkizue, aurre zerrenda batzuk osatzeko asmoarekin. Klubetik argi utzi nahi dugu, inkesta hau betetzeak ez duela toki bat bermatzen 26-27 denboraldirako.
Aukeratua izatekotan, ekainaren hasieran kontaktuan jarriko gara zuekin, behin-betiko izen-ematea egiteko.
Aurre izen ematea (2026/05/20 08:00):
Hasieran aipatutako Fanderiako istalakuntzetan dugun leku fisiko faltaren ondorioz, baita giza-baliabide eta material mugatuaren ondorioz, plaza mugatuak ditugula adierazi nahi dugu. Horregatik izen emateari begira aukeraketa irizpide batzuk ezarriko dira hurrengo hurrenkeran:
- Haurra klubeko bazkide izatea.
- Anai arreba klubean egotea.
- Guraso/tutorea klubeko bazkide izatea.
- Izen emate ordena.
Bestalde, Touring kirol elkarteak antolatutako eskolak ematen dituen zerbitzuen berri eman nahi dizuegu. Alde batetik, astelehenetan entrenamendua edukiko dute jokalariek, eta ordutegiari dagokionez, hiru txandatan banatzen dira adinaren baitan:
- Txanda → 17:10 - 18:30
- Txanda → 18:00 - 19:30
- Txanda → 19:00 - 20:30
Gainera, Foru aldundiak antolatutako partiduak izango ditugu Igandeetan. Egutegi hau, orain arte, bederatzi jardunaldik osatu dute, hau da, hilabetean partidu bat gutxigora behera. Aurten berrikuntzan egon daitezke, baina konfirmazio gabe gaude. Honetaz gain, Gabonetan, Aste santuan, eta denboraldi amaieran, Foru aldundiak baimendutako txapelketa eta topaketetan parte hartuko dugu.
Aurten alebin bigarren urteko jokalari guztiek (2015ak) bigarren entrenamendua eta foru aldundiak jarritako partidu kopurua jokatzeko auker izango dute.
Amaitzeko, gure zerbitzuak diru kuota bat dakar. Hau denboraldi hasieran klubak adierazten dituen hiru epetan ordaintzen da. Honetaz gain, denboraldi hasieran klubeko arropa erosi beharko da eta Gabonetan errifak saldu beharko dira.
Honekin guztiarekin, herriko neska-mutilak gurera etortzea animatzen ditugu, eta aipamen berezia egin nahi diogu gure benjamin zein alebin nesketan jolastu nahiko duten neskei. ANIMA ZAITEZTE!!!
Edozein zalantza izatekotan kontaktu zenbakia hurrengoa da: 605458247
Azken iruzkinak