Asteburu honetan La Floridan hasiko den bigarren itzuliari begira, eta taldea indartzeko asmoz, Touring KE-k hiru fitxaketa hauek egin ditu hilabete honetan:

  • Beñat Garro (28 urte I Defentsa): Gure harrobitik irten eta Real Union, SD Amorebieta (Bigarren Mailara igotzea lortu zuena), Arenas Club, Portugalete, CD Calahorra eta Ronin FC taldean jokatu ondoren, etxera itzuli da defentsa indartzeko asmoz.
  • Unai Sevillano (22 urte I Defentsa): Fanderiara itzultzen den beste jokalari bat. Añorga KKE-tik fitxatuta, Unaik Touring KE taldean jokatu zuen joan den denboraldian, eta udan CF Villanovenserako bidean jarri zen. Orain berriz defendatuko du gure kamiseta.
  • Jon Yeabsera (20 urte I Aurrelaria): Gure jokalari berria Realetik dator erasoa indartzeko.

 

Ongi etorri hiruoi!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This