Mendeurrenaren ospakizunekin jarraituz hilabete hau emakumeei eskeiniko diegu. Asteartean Fanderian errealeko nesken entrenamendu bat ikusteko aukera eduki zuten herriko haurrek eta orain gure klubeko emakumeak omenduko ditugu.

60-70 hamarkadetan Touringek futbol eta eskubaloiko taldeak izan bazituen ere, eta haiei asko eskertu behar diegu, gaur egun ezagutzen dugun emakumeen arloa 2001. urtean hasi zen eta oraindik dirau. Urte hartan erregional mailan 15 bat emakume hasi ziren eta 22 urte beranduago 150 inguru iritsi dira lehenengo taldean jokatzera.

Horietako ordezkaritza bat izango ditugu bihar Fanderian eta 3. Mailako mutilen partiduaren atsedenaldian omenaldi merezitua jasoko dute. AUPA NESKAK!!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Share This